XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguneko dianak Jose Antonio Asiain

Jose Antonio Asiain, Nafarroako Ekonomia eta Hazienda Kontseilariak Madrilgo gobernuarekin izan dituen azken negoziaketen ondoren Nafar Foru Komunitatearen osasun transferentziak gaur onartuko dira.

INSALUD eta INSERSO-ren transferentziak ontzat emanez gero, bihar Ministro Kontseiluak erabateko onespena erabakiko du eta urtarrillaren lehenean jarriko dira indarrean.

Jorge Balerdi Papera birziklatzeko kanpainaren emaitzak eman zituen ezagutzera atzo Gipuzkoako Diputazioak.

Bi fase izan ditu, Jorge Balerdi Lehendakaritza Saileko idazkariak adierazi zuenez, paper birziklatua kontsumitzen hasteko politika martxan jarri eta birziklatua izateko papera biltzen hasteko prozedura finkatu.

Honek 6.400 zuhaitz moztea ekidin dezake Balerdiren esanetan.

Harri Garmendia Ordiziako Igeriketa Sari Nagusiaren zortzigarren edizioa Harri Garmendiaren omenez jokatuko da gaur arratsaldean.

Otsailean txapelketak utzi zituen igerilariak, azken urteotan Euskal Herriko onena izan denak, bere betiko taldea izan den Ordiziako Kirol Elkartearen omenaldia jasoko du.

Goi mailako kirolariak izango dira gaur Ordizian, horien artean Chris Gally eta Antonia Mahlara.

George Marchais PCF-ko (Frantziako Alderdi Komunista) idazkari nagusi den George Marchais bihotzekoak jota eraman zuten atzo ospitalera.

Frantziako komunisten buruak lehen ere jasan zituen bihotzeko gaitzak baina bizirik irten da beti.

Marchais abenduaren 22an aukeratu zuten PCFko idazkari nagusi eta 1972 urtea ezkeroztik dago alderdiaren zuzendaritzan.